Etxeberri eta Lekunberri arteko gasbidea

Gasbidearen kontrako mendi ibilaldia

Guaixe 2021ko aza. 3a, 09:03

Gasbidea non jarriko luketen jakiteko aurretik bi martxa antolatu dira.

Igandean, 09:30ean, Irurtzungo liburutegi atzeko aparkalekuan jarri dute hitzordua. Martxa 10:00etan Astiztik abiatuko da, Lekunberrin bukatzeko.

Aralar mendian barna, Etxeberri eta Lekunberri artean gasbidea egitea aurreikusia dago. Gasbidearen proiektua Nafarroako Gobernuaren Nasuvinsa enpresa publikoak sustatu du. Helburua Lekunberri gasez hornitzea da. Eta horretan ados daude Larraungo eta Arakilgo udalak eta Etxeberriko, Egiarretako eta Etxarrengo kontzejuak. Batere gustuko ez dutena aukeratutako ibilbidea da, gasbidea Aralar mendian barna eramatea. Bide horren alternatibak badaudela uste dute, esaterako, Plazaolako bide berdea. 

Lan horiek egiteak mendiaren iparraldean sortuko lituzkeen kalteak ezagutzeko hirugarren mendi martxa antolatu du Aralar zain dezagun! Gasbidea hemendik ez! plataformak. Ibilaldiaren bideen gasbideak ukituko lituzkeen lurrak eta ondarea ezagutarazi nahi du plataformak. 

Erlazionatuak

Gasbidearen trazaduran behera

Guaixe 2021 api 02