Fabrikazio gehigarria ekoizpen profesionalaren kontzeptu berri bat da, industrian soluzioak malgutasunez garatzeko pentsatua. Dinabidek gaur hartuko duen mintegian ideia batetik abiatuko dira, eta pieza bat osatzeko zikloa dituen pausoak ezagutzeko aukera izanen dute parte hartzaileek, hasierako ideiatik inprimatutako piezara iritsi arte. Ultimaker markako inprimagailuak erabiliko dituzte horretrako, fabrikazio gehigarriara industria sarbide ekonomikoa eskaintzen dutenak, modu eroso eta errazean, lehen inpresioetatik emaitza onak bermatuz.