Aralar mendiko larreen kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik dago

Guaixe 2021ko aza. 18a, 11:20
Igaratza. ARTXIBOA

Aurtengo kuotak pagatzeko epea hilaren 30era arte da.

Diru bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Aralar mendiko larreen gaineko aurtengo kuotak borondatez ordaintzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Aralar Elkarteak jakinarazi duenez, helbideratutako ordainagiriak hilabete honetan kargatuko dira dagokien kontuetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganik, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean jasotako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Erlazionatuak

Aralar zaintzen duen elkartea

Erkuden Ruiz Barroso 2018 urt 19 Sakana