Astekaria

Nafarroa XXI dinamikaren aurkezpena

Guaixe 2021ko aza. 16a, 09:23
Nafarroa XXI dinamika Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean aurkeztu zuten.

Bihar, 19:30ean, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. 

Nafarroaren autogobernuaren galerarekin kezkatuta dauden pertsonek osatu dute Nafarroa XXI dinamika. Kezka dute ikusten dutelako “Nafarroak gero eta botere politiko gutxiago duelako gobernu zentrala, Brusela, merkatu edo multinazionalen aitzinean. Horrek esan nahi du nafarrok  gure burua gobernatzeko gaitasuna galtzen ari garela”.

40 urte ondoren, Nafarroak behar du eta prest dago, XXI. mendeko erronka sozial eta politikoei aurre egiteko, bere egungo eta etorkizuneko politikaren inguruan eztabaida plural, garden eta parte hartzaile bat irekitzeko, eta irmoki pentsatzen dugu gizartea izan behar duela eztabaida hau bultzatu eta bukaeran berretsi behar duena. Gogorarazi dute 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntza izan zela erreferendum baten bidez onetsi ez zen estatuko komunitate historiko bakarra. “Gaur egungo lau nafarretik hiruk ez zuen parte hartu ezta bozkatu ere arau horren onespen prozesuan. Hori da zuzendu behar dugun gabezi demokratiko bat”. 

Horren guztiaren inguruan eztabaidatzea “gaurkotasun handia” duela uste dute sustatzaileek. Horregatik, “guztion artean Foru Hobekuntza nola egosi zen kontatuko duen herri kontakizun bat osatzeko ordua” dela. Horregatik antolatu dituzte Altsasun eta beste hainbat herritan aurkezpenak eta lan sasioak, egitasmoaren berri jaso eta kontakizunerako ekarpenak jasotzeko, beti ere, “eskubide eta askatasun gehiago izango dituen Nafarroa baterantz”.