Atletismoa

Asier Estarriaga eta Erkuden San Martin, sakandar finenak Behobia-Donostian

Maider Betelu Ganboa 2021ko aza. 22a, 11:45

Korrikalariak, Errenterian. IÑIGO ARIZMENDI

Sailkapen ofizialeko datuak arakatuta, 56 sakandarrek osatu zuten lasterketa herrikoi ezagunena, aurreko edizioan baino 20 gutxiagok. Estarriaga sailkapen ofizialean 33. postuan sailkatu zen, eta 10 minututan hobetu zuen bere marka

Igandean jokatutako 56. Behobia-Donostia atzera ere festa handia izan zen. Pandemiaren mugek proba baldintzatu zuten, baina Euskal Herriko proba herrikoi ezagunena kirolarien eta ikusleen festa izan zen, Behobiatik Donostiaraino bertan bildutakoen animoa jaso baitzuten izena emanda zeuden 25.000tik gorako partaideek. Horietatik 

Gainera, aurten irabazle gipuzkoarra izan zuen probak. 27 urte eta gero Segurako Eneko Agirrezabal Telleriak irabazi zuen Behobia-Donostia (1:01:41), Zaragozako Jesus Olmos Pascual 3 segundo eta San Lorenzo de El Escorialeko Alejandro Gonzalez de Migueli 5 segundo aterata. Emakumezkoetan Valladolideko Nuria Lugueros Diazek ez zuen areriorik izan Behobiako bere lehen parte hartzean (1:12:42), eta ia minutu bateko aldea atera zion Errenteriako Elena Silvestre Sorianori (1:13:36). Bartzelonako Mireia Guarner Piquetek osatu zuen podiuma (1:14:10). 

56 sakandarren artean, azkarrenak etxarriarrak
Proban 1.400 nafar baino gehiago zeuden izena emanda, eta horietatik 1.343k lortu zuten proba despeditzea. Tartean 56 sakandar zeuden. Azkeneko edizioan, 2019an, 76 sakandarrek osatu zuten proba, eta aurten parte hartzea jaitsi egin da, 20 korrikalari gutxiago aritu baitira. Nafarren artean Andrew McLeod Leggo burlatarra sailkapen orokorrean zortzigarren eta lehen nafarra izan zen (1:04:43), eta emakumezkoetan Sonia Perez Ramos azkoiendarra izan zen azkarrena (1:23:32).

Gizonezkoetan sakandar azkarrena Asier Estarriaga Navarro etxarriarra izan zen (1:08:50), helmugan 38. postuan sartu eta gero, eta emakumezkoetan azkarrena Erkuden San Martin Gonzalez etxarriarra (1:32:29), helmugan 3.894. postuan sartuta. 

Estarriaga eta San Martin “oso pozik”
Asier Estarriagak duela bi aste Ataungo Hiru Auzoetako Lasterketa irabazi zuen eta Donostia-Behobiarako “sentsazio oso onak” lortu zituela aipatu zion Guaixeri. Bere laugarren Behobian bere marka pertsonala (1:18:30) hobetzea zen bere helburua, eta baita lortu ere, 10 minututan jaitsi baitu bere marka. Etxarriarra “oso kontentu” dago egindako lanarekin. “Ordu bat eta 10 minutuko denboraren inguruan ibiltzea espero nuen, baina ordu bat eta 8 minutu egitea ez nuen inondik inora espero. Hortaz, oso kontentu nago” azaldu du. Etxarriarrak, beraz, badu zer ospatu. Asteburu honetan Espainiako Taldekako Kros Txapelketan parte hartuko du, Sevillan, Beste Iruña klubeko taldekideekin, Izaskun Beunza olaztiarra tartean. Bertan aritzekoak dira baita ere Hiru Herri klubeko korrikalariak, Israel Arbizu etxarriarra tartean. 

Erkuden San Martinek ere azaldu du “oso gustura” aritu zela Behobia-Donostian. Korrikalari etxarriarra abenduaren 5ean jokatuko den Valentziako Maratoia prestatzen ari da eta Behobia entrenamendu gisa hartu zuen. “Espero nuen denbora tartea egin nuen, ordu bat eta 32 minutu pasatxo (1:32:29). Behobian egin dudan nire bigarren denborarik onena da, markarik onena ordu bat eta 31 minutukoa baitut (1:31:19)” azaldu du Valentziako proba gogotsu prestatzen ari den San Martinek. 

Sakandarrak 56. Donostia-Behobian
Gizonak
1.Eneko Agirrezbal: 1:01:41
38. Asier Estarriaga (Etx.) 1:08:50
109. Aritz Etxeberria (Alts.) 1:11:44
138. Ivan Sobredo (Alts.) 1:12:50
230. Jorge Azanza (Zior.) 1:14:17
366. David Mutiloa (Irur.) 1:16:26
441. Aritz Munarriz (Etx.) 1:17:24
581. Carlos Manero (Alts.) 1:18:42 
589. Mikel Satrustegi (Arru.) 1:18:47
704. Emilio Guirado (Alts.) 1:19:33
752. Alatz Agirre (Arb.) 1:19:51
982. Iñaki Azkona (Irur) 1:21:30
1.148. Javier Borrega (Alts.) 1:22:37
1.596. Imanol Guerrero (Alts.) 1:24:55
1.691.Joseba Galarza (Iturm.) 1:25:26
1.877. Diego Alonso (Irur) 1:26:15
2.282. Alejandro Pain (Alts.) 1:27:50
2.447. Hodei Ziganda (Egiarr.) 1:28:19
2.712. Juan Garziandia (Alts.) 1:29:01
2.713. Adrian Claver (Alts.) 1:29:01
2.724.Eduard Casanovas (Irur) 1:29:03
2.805. Jon Ander Fernandez (Alts.) 1:29:18
2.961. Joxeja Maiza (Etx) 1:29:41
3.034. Santi Agirre (Iturm.) 1:29:51
3.470. Asier Leiza (Arb.) 1:31:15
3.488. Izai Mauleon (Etx) 1:31:19
4.665. Gaizka Mtnez. de Albeniz (Alts.) 1:34:24
4.804 Alvaro Lopez (Alts.) 1:34:42
5.718. Kaxi Estarriaga (Etx.) 1:36:51
5.887. Jon Paredes (Alts.) 1:37:14
5.911. Ibai Arrese (Etx.) 1:37:20
6.287. Eneko Razkin (Irur.) 1:38:07
6.308. Juantxo Azurmendi  (Alts.)1:38:11
6.311. Juan Pedro Ariz (Bak.) 1:38:11
6.333. Fernando Montero (Alts.) 1:38:13
6.350. Iñaki Mauleon (Etx.) 1:38:14
7.204. Gorka Perianez  (Alts.)1:39:49
7.882. Iñaki Razkin (Irur.) 1:41:17
7.885. Arkaitz Santesteban (Irur.) 1:41:17
7.894. Emilio Carabias (Alts.) 1:41:18
7.900. Iñaki Paniagua (Alts.) 1:41:19
7.986. Oscar Garcia (Ihabar) 1:41:29
8.440. Tomas Calzado (Alts.) 1:42:23
9.512. Ioritz Goñi (Irur.) 1:44:24
9.759. Jose Luis Rubio (Alts.) 1:44:53
10.267. Raul Mendoza (Zior.) 1:46:00
12.971. Adrian Jaka (Etx.) 1:51:37
13.564. Karlos Alonso (Arb.) 1:52:55
14.371. Javier Rekalde (Irur.) 1:54:47
15.389. Aitor Etxaniz 1:57:17
16.356. Iñigo Zapirain (Alts.) 2:00:13
17.482. Pedro Jose Rodriguez (Irañ.) 2:05:10

Emakumeak
131. Nuria Lugueros 1:12:42
3.894. Erkuden San Martin (Etx.) 1:32:29
4.584. Maitane Txueka (Arb.) 1:34:14
7.241. Maria Goikoetxea (Etx.) 1:39:52
7.475. Leire Mugika (Alts.) 1:40:23
7.514. Leticia Alvarez (Olaz.) 1:40:28
9.677. Ainhoa Mrakinez (Olaz.) 1:44:42
10.049. Marian Ijurra (Arb.) 1:45:32
10.405. Elena Guzman (Alts.) 1:46:16
13.269. Olatz Monreal (Alts.) 1:52:16
17.797. Eider Carrion (Irur.) 2:06:52

*Zerrendatan, baina eurek egindako denbora jaso gabe: Saioa Jimenez (Olazti), Daniel Calle (Altsasu), Sergio Garcia de Eulate (Altsasu), Aritz Munarriz (Etxarri Aranatz), Mirian Palacios (Arbizu), Beatriz Ramos (Irurtzun), Egoitz Carrion (Irurtzun) eta Marta Irañeta (Irurtzun). 

 

Erlazionatuak