Orientazio zirkuitua du Aralarrek

Guaixe 2021ko aza. 24a, 08:49

Orientazio zirkuituari buruzko azalpenak ematen ostiralean. ARALAR ELKARTEA

Hiru zailtasun maila ditu, eta Guardetxetik eta Albitik abiatzen da.

Aralar Elkarteak orientazio zirkuitua ostiralean mustu zuen. Mapa eta iparrorratza erabilita puntu batetik bestera joatean datza orientazioa. Aralarko orientazio zirkuitua mendian orientatzen jakiteko prestatu dira. Hiru ibilbide prestatu dituzte eta helburua da toki jakin batera iristea. Ibilbideen zailtasuna koloreen bidez azaldu dute: berdea, errazena da; urdina, zailtasun ertainekoa, eta gorria, zailena. Aurrenaren abiapuntua Albiko aparkalekuan jarritako panelean dago. Beste biena Guardetxeko aparkalekutik abiatzen dira. 

Mapak paperean inprimatu dira eta, besteak beste, Lekunberriko Turismo Bulegoan, Mendukilo haitzuloko Informazio Gunean edo Lakuntzako udaletxean eros daitezke. Inguruko turismo-establezimenduen artean ere banatuko dira. Bertsio digitala  webguneetan egonen dira eskuragarri. 

Aralar Elkarteak zirkuitua sortzeko Nafarroa Ezagutu Sarearen laguntza izan du, hark egitekoen %80 finantzatu baitu. Proiektua teknikoki babestu duten elkarte eta erakundeeak honakoak izan dira: Sakana Garapen Agentziako, Plazaolako turismo partzuergoa eta Nafarroako Kirol Elkarteak. 

Erlazionatuak

Aralar zaintzen duen elkartea

Erkuden Ruiz Barroso 2018 urt 19 Sakana