Korrika moda Sakanan da

Guaixe 2021ko aza. 29a, 09:23
Korrika arropa dagoeneko euskaltegian eskuratu daiteke. SAKANAKO AEK

Euskaltegian edo Korrikaren sareko dendaren bidez eros daiteke.

AEK-k antolatzen duen errelebokako lasterketa, Korrika, aurten ez da egin pandemiagatik. 2022an Amurrio eta Donostia lotuko ditu, martxoaren 31atik apirilaren 10era. Korrikak Hitzekin leloa aukeratu du. Ohi bezala, AEK-k Korrika arropa jarri du salgai. Hura Altsasuko Gartzia Ximenez kaleko 46. zenbakian dagoen Itsasi euskaltegian eskuratu daiteke, edo www.korrika.eus webgunean.