Hizketan

"Oraindik bizirik dauden hizkeren azterketa da"

Guaixe Irratia 2022ko urtarrilaren 7a

Jose Luis Erdozia Mauleonek Sakanako euskal hizkerak (XXI. Mendearen ezkaratzean) liburua argitaratu du (2021, Sakanako Mankomunitatea).

XX. mendearen hondarreko urteak eta XXI. mendeko lehen hamarkada hartu eta Sakanan bizirik zeuden hizkerak eta egun oraindik bizirik jarraitzen dutenak aztertu ditu.