La Topadora akustikoan

Guaixe 2022ko urt. 12a, 11:22

Vendetta taldea bukatu ondoren Enrikko Rubiñosek, Ruben Antonek, Javier Etxeberriak eta Luisillo Kalandraka etxarriarrak sortutako taldearen emanaldia izanen da larunbatean, Olaztin. 

Voy con todo La Topadora taldearen abesti bat da, baita lehenengo diskoaren izenburua ere. Taldearen lehenengo diskoa da, baina ez ordea taldeko kideena. Musikaren munduan urte luzez aritu dira, tartean Vendetta taldean. Hura amaitu zenean, Enrikko Rubiñosek, Ruben Antonek, Javier Etxeberriak eta Luisillo Kalandrakak proiektu berri bat jarri zuten martxan La Topadora deitutakoa. Larunbatean, ilbeltzak 15, 19:30ean, kontzertu "agustikoa" eskainiko dute Olaztiko Barandi tabernako terrazan. 

 

Erlazionatuak