22. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi du gaur AEK-k. Aurten euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n Amurriotik abiatuko da eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, Donostian bukatuko da, apirilaren 10ean. Korrika bitan pasako da Sakanatik. Apirilaren 2an, larunbatarekin, Ziorditik sartu eta Oskiatetik aterako da. Apirilaren 5ean, asteartearekin, atzera ere, euskararen aldeko errelebo lasterketa Sakanatik pasako da. Zuarrarate mendatea jaitsi eta Etxeberritik Irurtzunera joko du, Izurdiaga eta Erroztik pasa eta Oskiatetik joateko.
22. Korrika Sakanan | ||
Eguna | Herria | Ordua |
Apirilak 2 | Ziordia | 02:49:13 |
Olatzagutia | 03:08:43 | |
Altsasu | 03:32:46 | |
Urdiain | 04:00:04 | |
Iturmendi | 04:16:58 | |
Bakaiku | 04:24:46 | |
Etxarri Aranatz | 04:52:43 | |
Lizarragabengoa | 05:18:43 | |
Arbizu | 05:25:13 | |
Lakuntza | 05:37:34 | |
Arruazu | 05:51:26 | |
Uharte Arakil | 06:06:04 | |
Irañeta | 06:25:34 | |
Ihabar | 06:34:20 | |
Hiriberri | 06:44:05 | |
Satrustegi | 06:53:50 | |
Zuhatzu | 06:58:20 | |
Ekai | 07:03:13 | |
Urritzola | 07:24:32 | |
Errotz | 07:36:32 | |
Apirilak 5 | Etxeberri | 16:00:20 |
Irurtzun | 16:06:50 | |
Izurdiaga | 16:19:50 | |
Errotz | 16:26:20 |