Otsailaren 14ra arte luzatuko dituzte koronabirusaren gaitza geldiarazteko asmoz jarritako neurri murriztatzaileak. Nafarroako Gobernuak neurriak luzatzeko baimena eskatu zion Nafarroako Auzitegi Nagusiari, eta gobernuak auzitegiaren onespena jaso du, egoera epidemiologikoa kontutan hartuta, "beharrezkoak eta neurrikoak" direla argudiatuta. Beraz, azken asteotan bezala, ostalaritza eta gaueko aisialdirako establezimenduak 01:00etatik 06:00etara itxita egon beharko dute, barran ezin da kontsumitu, gehenez hamar lagun elkar daitezke mahaian eta kultura edota kirol arloko ekitaldientan hainbat arau bete behar dira.