Mank-ek hondakin bilketarako kamioia erosiko du

Guaixe 2022ko ots. 10a, 11:17

Sakanako Mankomunitateko langileak hondakinak biltzen Altsasun. ARTXIBOA

Kamioi berria erosteko 135.000 euro bideratu ditu (BEZ kanpo).

Sakanako Mankomunitateak hiri-hondakin solidoak biltzeko 15,5 eta 17 m3 arteko edukiera duen atzeko kargako kamioi biltzaile trinkotzaile bat eskuratu nahi du. Horrelako kamioia erosteko deialdia egin du ibarreko erakundeak. Eskaintza aurkezten interesa duten enpresek otsailaren 18ko, 12:00ak arteko epea dute beraien proposamenak egiteko. Ibarreko erakundeak jakinarazi du kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintzaren alde eginen duela.