Hezitzaileek "haur eskolen duintasunaren alde" garatzen ari diren dinamikaren barruan asteburuan ikastetxeetan kontzentrazioak eta itxialdiak egin zituzten. Arbizuko Kattuka haur eskolako eta Altsasuko Txirinbuloko haur eskolako hezitzaileak izan ziren asteburuan protesta egin zutenetako batzuk, Nafarroako beste hamasei herrietan ere halako itxialdiak izan baitziren. Gainera, familien babesa izan zuten elkarretaratzeetan.