Gizonezko bat kotxe istripuan hil da

Guaixe 2022ko mar. 18a, 09:58
Etxarren parean izandako istripua. @BOMBEROS_NA

Foruzaingoak jakinarazi zuenez, atzo arratsaldean, 20:20ean inguru, Etxarren parean bi kotxeen arteko istripua izan zen eta ondorioz gizonezko bat hil zen eta beste bat zauritu zen. 

57 urteko irurtzundar bat hil zen atzo Etxarren parean, A-10 autobidean, izandako auto istripuan. 42 urteko gizonezko bat zauritu zen. Foruzaingoak jakinarazi duenez, bi kotxek talka egin zuten; antza denez kotxe bat autobidetik zihoan eta errepidearen erdian, kontrako noranzkoan, geldirik zegoen beste kotxe batekin topatu zen. Seguruenik kotxe hontako gidariak autoaren kontrola galdu zuen, eta besteak ezin izan zuen ekidin eta kopilotuaren aldetik indarrarekin jo zuen. Ondorioz, geldirik zegoen kotxea irauli zen eta gidaria hil zen. Bigarren kotxeko gidaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Istripuaren tokira Altsasuko eta Iruñeko foruzaingoa, suhiltzaileak eta Irurtzungo guardiako medikuak bertaratu ziren. 

Erlazionatuak