Sakana bigarrenez bisitatu ondoren, Korrikak dagoeneko bide erdia egin du! Ondoren, D ereduko sei ikastetxeko behar berezietako ikasleek, profesionalek eta familiek, tartean Andra Mari ikastolako gela alternatiboak, lekukoa eraman dute 1291 kilometroan.
"Begitara begira, begitara begira lekuz kanpo gaudela esaiguzu?!". Euskararen munduan denok gara berezi, denok gara normalak! Baina, batez ere, mundialak! #Hitzekin #KORRIKA pic.twitter.com/SoaaLUI1cN
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
Tipi-tapa, tipi-tapa, #Korrika! Gora Guaixe "team"! pic.twitter.com/bWYny10aqI
— Erkuden (@erkuden_) April 5, 2022
10 minutuko atzerapenarekin iritsiko da Sakanara laister Korrika.
Arruazun ere txikiek euskararen alde Korrika Txikia egin zuten.
https://labur.eus/KorrikaTxikiaArruazu
Etxarrri Aranazko Andra Mari Ikastolak eta San Donato Eskolak giro ederrean Korrika Txikian parte hartu dute.
Etxarrin @ANDRAMARIIKASTO eta San Donato Eskolak #Korrika Txikian parte hartu dute. Giro bikaina herriko plazan euskararen alde.#Hitzekin pic.twitter.com/nQy4hBfp67
— Iñigo Orella #IzanBidea (@iorellaa) April 4, 2022
Korrika txikia egin zuten atzo Iturmendi eta Bakaiku aldean.
#Korrika txikia itxaropen handia #Bakaiku #Iturmendi pic.twitter.com/bjJL3TlEoi
— bakaiku.info (@bakaiku_info) April 3, 2022
Korrika apirilaren 5ean, asteartean, itzuliko da Sakanara. Irurtzundik 15:29ean pasako da, eta Anotzeko bidea hartuko du.
Inoiz baino km gehiago, inoizko baldintzarik gogorrenetan, zein pozik eta zein harro! Eta oraindik hoberena etortzeko dugu, geure km-ak! #Korrika2022 #KorrikaSakanan pic.twitter.com/AcaQZodFBB
— Nerea Balda Sanjuan (@nerea_balda) April 2, 2022
Korrika goizaldean Arakilen. Maitasunaren adierazpen grafikoa.
#Korrika22 goizaldean Arakilen, hau maitasuna ez bada... @guaixe @ItsasiEuskalteg @AEK_eus pic.twitter.com/uyuZYDJckE
— Nerea Balda Sanjuan (@nerea_balda) April 2, 2022
Sakanako azken kilometroak. Urritzolako kontzejuak darama orain lekukoa, eta 475 eta 476 kilometroetan Hydro Extrusionek hartuko du lekukoa.
Korrika Lakuntzan sartu denean.
#Korrika Lakuntzara sartzen, ziztu bizian. @guaixe @ItsasiEuskalteg pic.twitter.com/Pn8XAHTo5w
— Maider Betelu (@elanekoa) April 2, 2022
Korrika Satrustegi bidean.
Korrika Arbizutik pasa den unea.
Arbizu ere euskararen alde! #Korrika #Hitzekin pic.twitter.com/ee9ZnIHwNJ
— Arbizun (@Arbizukoudala) April 2, 2022
Korrika Etxarri Aranatzetik pasa den unea.
@Korrika ttipi-ttapa Etxarri Aranatzen euskeraren alde!! @guaixe @hitzekin pic.twitter.com/4Dsm8tJhyN
— Iñigo Lazkoz (@InigoLazkoz) April 2, 2022
Ohi bezala, Bakaikutik Etxarrirako bidean, 439. kilometroan, #KORRIKA une batez geratu da lore sorta bat uzteko Javier Eseberri Arrarasen omenez
Ohi bezala, Bakaikutik Etxarrirako bidean, 439. kilometroan, #KORRIKA une batez geratu da lore sorta bat uzteko Javier Eseberri Arrarasen omenez. Javier, 13 urteko gaztea, 1. Korrikan parte hartu eta gero hil zen, herrira bueltatzen ari zela, auto batek harrapatuta pic.twitter.com/dyUk1QmbvY
— AEK (@AEK_eus) April 2, 2022
Korrika Sakana Kooperatiba parean dago. Lakuntzara sartzen ari da.
Urdiainera iritsi da Korrika. Oierrek hartu du lekukoa.
Olaztiko Udalak hartu du lekukoa 416 kilometroan.
2:12ean sartzekoa zen Korrika Sakanan... baina atzerapenarekin dator. Baina iritsiko da!
Pixkanaka Sakana gora!
Hasi da Beleixe irratiko zuzeneko emisioa!
Korrika Ziorditik sartuko da Sakanan, eta dagoeneko zain daude.
Korrikaren zain! urduritasuna, gogoa eta emozioa! pic.twitter.com/2kR4FHUH3f
— ztalo raziri (@Ztaloraziri) April 1, 2022
Arbizun, Korrika Txikiarekin motorrak berotzen hasi dira.
Korrika txikiarekin, motorrak berotzen hasi gara euskararen alde #Korrika2022 pic.twitter.com/S08CA24ehH
— Arbizun (@Arbizukoudala) April 1, 2022
Altsasuko Udalak erosi duen kilometroan (423) Erkudengo Ama Abesbatzak eramanen du lekukoa.
#Altsasu.ko Udala Korrikarekin bat.
— Javi Ollo Martínez (@JavierOlloMartn) April 1, 2022
Erosi duen kilometroa urteurrena betetzen duen @ErkudengoAma abesbatzak eramango du. https://t.co/H913RcCR3Q
Ohiturak mantenduz, Itsasi Euskaltegiak Jabi Eseberrirendako lehendabiziko Korrikan etxera bueltan auto batek harrapatuta hil zen gazte etxarriarrarendako loreak utziko ditu.
Geuk ere, ohiturak mantenduz, Jabi Eseberrirendako loreak prest, lehendabiziko #korrika n etxera bueltan auto batek harrapatuta hil zen gazte etxarriarrarendako. pic.twitter.com/BWPkYbvlCo
— Itsasi Euskaltegia (@ItsasiEuskalteg) March 31, 2022
Giro onean aritu dira Etxarri Aranatzen Korrika itxoiten. Buruhandiak, musika, dantza... Eguraldi txarrak ospakizuna frontoira eraman du, baina eguraldiak ez dezala Korrika eten!
Kanpoan elurra mara-mara, eta estalpean jolasean, kantan eta dantzan #Korrika #Korrika22 #etxarriaranatz pic.twitter.com/AETiHShjcL
— Itsasi Euskaltegia (@ItsasiEuskalteg) April 1, 2022
Korrikako kilometroen markagailuak prest Sakanan.
Kilometro markagailuak jartzen! #Korrika22 #korrika pic.twitter.com/7Ej4QvKDy4
— Itsasi Euskaltegia (@ItsasiEuskalteg) April 1, 2022