Hurrengo pausoak Aranatzen zehar egin zituen Korrikak. Bakaikutik Etxarrirako bidean, 439. kilometroan, Korrika une batez geratu da lore sorta bat uzteko Javier Eseberri Arrarasen omenez. Javier, 13 urteko gaztea, 1. Korrikan parte hartu eta gero hil zen, herrira bueltatzen ari zela, auto batek harrapatuta