Nafarroako Torturatuen Sarea elkarteak manifestazioa deitu du

Guaixe 2022ko api. 13a, 09:42

Nafarroako Torturatuen Sareko kideak manifestazioaren berri ematen. UTZITAKOA

Garagartzaroaren 25ean izanen da, 18:30ean, eta Iruñeko Baluarteko plazatik abiatuko da.

Nafarroako Torturatuen Sarea Elkarteak dei egin die nafarrei Torturaren Biktimen Aldeko Nazioarteko Egunaren bezperan Iruñeko kaleak betetzera. Hau da, garagartzaroaren 25erako deitu duen manifestazioan parte hartzera gonbidatu du. Aipatu elkartea Nafarroan motibazio politikoengatik tratu txarrak eta torturak jasan dituzten nafarrendako errekonozimendua, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea eskatzeko sortu dute. 

Elkarteko kideen iritziz, “azken urteotan aurrerapausoak ematen ari dira Nafarroan Estatuko Segurtasun Indarrek torturatutako pertsonak aitortzeko eta erreparatzeko bidean, baina hori lortzeko oraindik bide luzea dugu aurretik”. Horregatik guztiagatik, “Nafarroan 1960tik 2012ra arte izan diren tortura kasuak ofizialki aitortzeko urrats sendoak ematea eskatzen dugu, hainbeste hamarkadatako inpunitatearekin bukatzeko”, azaldu dute kideek. Aldi berean, gaineratu dutenez, “gizarteari eta etorkizuneko belaunaldiei zor diegu gertatutakoa argitzea, hori baita praktika hau desagerrarazteko modurik eraginkorrena. Inori, inoiz, ez dakiola berriro gerta guri gertatu zitzaiguna”.

Erlazionatuak