Eider Garde Mazkiaran

"Greba duela sei hilabete mahaigaineratu genuen, eta ez digute kasurik egin; ez digute zilegitasunik eman"

Beleixe Irratia 2022ko mai. 2a, 12:36

Nafarroa 0-3 Plataformak deituta Nafarroako 43 haur eskolatan greba hasi dute gaur, tartean Arbizuko haur eskolan. Altsasuko haur eskola datorren astean batuko da grebara. Haserrea handitzen ari dela esan du Eider Garde Mazkiaran plataformako kideak.