Haur eskola duinen aldeko sinadurak

Guaixe 2022ko mai. 4a, 12:16
Kattuka haur eskolako langileak Altsasuko azokan sinadurak biltzen.

Horiek biltzen ari dira Altsasuko azokan.

Nafarroa 0-3 Plataformak haur eskoletako langileak mugagabeko grebara deitu dituzte. Hezitzaile bakoitzeko ume ratioa txikiagoa izatea, lan baldintzak eta soldatak duintzea eta 0-3 zikloa doakoa izatea aldarrikatzen dute. Aldarrikapen horien aldeko babes sinadurak biltzen ari dira Kattuka haur eskolako langileak Altsasuko azokan, kultur gune pareko zabalgunean. Horrekin batera, larunbatean, 13:00etan, Iruñeko Baluarteko zabalgunetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera ere animatu dituzte herritarrak.