Amaiuraldira joateko autobus txartelak eskuragai daude

Guaixe 2022ko mai. 27a, 11:06

Nafarroa Berriz Altxa Urdiaingo Urriztiko bordan ekitaldia egin zuen joan den igandean.

Nafarroa Berriz Altxak antolatuta Amaiuraldia eginen da garagartzaroaren 5ean. 

Burujabetzaren aldeko ekitaldi politikoa eginen da egun horretan Amaiurren eta egun osorako egitaraua prest dago Elizondon Nafarroa Berriz Altxa mugimenduak antolatuta. Guztia garilaren 19an 500 urte beteko dira Gaztelak Amaiurko gaztelua hartu zuela gogoratzeko eta burujabetza aldarrikatzeko. Aipatu ekitaldia 11:30ean eginen da Amaiurko oroigarrian. Hura despeditzean, 12:15ean hiru km-ko martxa eginen da autobusak hartu eta Elizondora joateko. Izan ere, 14:00etatik aurrera, han festa izanen da. Besteak beste, honakoak izanen dira: 15:00etan herri bazkaria, ogitartekoak jateko aukera, 16:30ean Irrien Lagunak-en haurrendako txokoa eta ordu berean Trikidantz eta Madame Birrots musika taldeen emanaldiak. 

Amaiurrera joateko autobusa Altsasutik 09:15ean abiatuko da. 09:30ean Arbizun eta 09:45ean Irurtzunen sakandarrak hartzeko geldialdiak eginen ditu. Buelta 20:30ean izanen da. Hala joan nahi dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte ohiko tokietan. Bestalde, Elizondon izanen den herri bazkarian parte hartu nahi duenak txartelak 30 eurotan www.amaiuraldia.eus webgunean erosi beharko ditu.