Osasun zerbitzuagatik ezinegona adieraziko diote agintariei

Guaixe 2022ko mai. 30a, 11:13

Altsasuarrak asteazkenean osasun etxearen egoeragatik kezka azaleratu zuen.

Gaur, 16:30ean, kontzentrazioa Irurtzungo kultur etxean. Altsasutik Irurtzunera partekatutako autoetan joateko 16:00etan jarri dute hitzordua.

Osasunbideak ibarrean eskaintzen duen zerbitzuan hainbat gabezia daudela eta horiengatik kezka duela adieraziko die Sakanako Osasun Publikoaren aldeko Plataformak Osasunbideko arduradunei. Haiek Irurtzunera etorriko dira ibarreko hautetsiekin hitz egin eta Lehen Arretaren arloan eman nahi dituzten pausoak azaltzeko. Bisita hori baliatuta plataformak Irurtzungo kultur etxearen ondoan Osasun etxea zaindu leloa duen kontzentrazioa deitu du gaur 16:30. Altsasutik Irurtzunera partekatutako autoetan joateko hitzordua Iortia kultur gunean da 16:00etan. 

Erlazionatuak