Itsasperriko proiektuari ekarpenak egiteko aukera zabalik

Guaixe 2022ko eka. 3a, 09:28
Itsasperri ermita ingururako prestatutako proiektua. ARAKILGO UDALA

Garagarrilaren 15era arteko epea izanen da.

Itsasperri ingurua txukundu eta ordenatu asmoz, Arakilgo Udalak eraikin erromanikoaren ekialdean eta mendebaldean aparkalekuak egin nahi ditu. Arakilgo Udalak jakinarazi du proiektua jendaurrean  dagoela, www.arakil.net webgunean ikusgai dago. Hura aztertu eta ekarpenak egin nahi dutenek garagartzaroaren 15era arteko epea dute.