Kronologia
- 1969. Olatzagutiko ikastola zabaldu zen.
- 1971-07-04. Altsasuar talde bat udaletxeko batzar gelan bilera egin eta handik ikastolaren aldeko lantaldea atera zen: Enrique Ochoa de Eribe (zinegotzia), Pedro Arratibel (irakaslea), Eliseo Gorospe (Lagun Onak elkarteko bazkidea), Antonio Espinal (apaiza), Patxi Irigoien, Jose Luis Zubiria eta Mª Cruz Arregi (Gure Etxea elkarteko kideak), Javier Ignacio Aristorena, Estrella Negro, Mª Teresa Soria, Ramon Mendia, Santiago Barcenilla eta Antonino Urtasun (gurasoak).
- 1971-07-24. Lan taldeko kideen artean lanak banatu zituzten.
- 1971ko iraila. San Joan kaleko 56. zenbakian zegoen 150 m2-ko bajera batean ikastola ireki zen. Mikele Aierdi irakaslea 2 eta 4 urte arteko 39 neska-mutilekin hasi zen.
- 1972ko iraila. Mikele Aierdi eta Alazne Merzero ziren irakasleak.
- 1972-1973. Urdiaingo ikastola 20 ikaslerekin hasi zen. Edurne Iriarte izan zen lehen irakaslea.
- 1973-1974. Udalaren Garbitoki eraikinean ikastolaren hiru gela kokatu ziren. Hirugarren irakaslea Iñaki Redin izan zen, eta tituluduna zenez, koordinazio ardura eman zioten.
- 1973-10-09. Nafarroako ikastolen eguna hartu zuen Altsasuk.
1975-1976. Etxarri Aranazko Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko (OHO) ikasleak Altsasura joan ziren. - 1977. Ikastolei lege nortasuna emateko Sakana guztiko gurasoak hartzen zituen San Miguel de Aralar kooperatiba sortu zuten.
- 1977-1978. OHOko lehen promozioaren irteera.
- 1979-09-15. Iñigo Aritza ikastola mustu zuten. Eskolaurreko gelak Domingo Lumbier eraikinean zeuden.
- 1981-06-17. OHO legeztatu zen. Zortzi gela eta 320 ikasleri eragin zien.
1981-06-21. Lehen Nafarroa Oinez, Urdiain eta Altsasu arteko sanpedrozelain. Sakanako ikastolek 586 ikasle zituzten. - 1982-1983. Estreinakoz Ziordiko ikasleak hartu zituen Olatzagutiko ikastolak.
- 1985-09. Etxarri Aranazko ikastolak bere bidea hartzen du eta Altsasukotik ekonomikoki bereiztea erabaki zuen.
- 1989. Irrintzi kultur programa garatu zuen ikastolak, tartean Joe Cockerren kontzertua zegoen.
- 1990-07-13. Eskolaurrea, Haur Hezkuntza, legeztatu zen.
- 1992-1993. Urdiaingo ikastolaren azken ikasturtea.
- 1993-10-24. Nafarroa Oinez hartu zuen Altsasuk. Dirua DBHko gelak eta frontoia egiteko erabili zen.
- 1995-1996. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak eskaintzen hasi.
- 1996. Altsasuko ikastolaren 25. urteurrena.
- 1998. Altsasuko Udalak utzitako Domingo Lumbier eraikinetik Navarro Villoslada eraikinera pasa zen Haur Hezkuntza
- 2005-10-16. Nafarroa Oinez Olatzagutia eta Ziordia artean ospatu zen. Haur Hezkuntzako eraikina egiteko dirua lortu zen.
- 2008-09-20. Txioka haur eskola mustu zuten.
- 2009. KEI Kalitate Egitasmo Integrala saria jaso zuen Euskal Herriko lehen ikastetxea izan zen.
- 2011. Olatzagutiko ikastola ixtea.
- 2014. EKI proiektua martxan jarri zen.
- 2016. Haur Hezkuntzako KABI proiektua martxan jarri zen.
- 2017. Lehen Hezkuntzan ADAXKA proiektua martxan jarri zen.
- 2018-10-21. Nafarroa Oinez Altsasun ospatu zen. Dirua ikastolan konponketak egin eta galdara berrirako erabili zen.
- 2022-06-18. Iñigo Aritza ikastolak 50. urteurrena ospatuko du.