6.075 bisitari Aralarren

Guaixe 2022ko eka. 20a, 08:42
Bisitariak informazioa jasotzen. ARTXIBOA

Sakanako Garapen Agentziak jakinarazi duenez, bisitarien %94,5 estatukoak izan ziren eta %5,5 atzerrikoak.

Aralarko turismo bulegoak joan den urtean 6.075 bisitari zenbatu zituen, haiei 2.175 arreta eskaintzen bidez argibideak eman zizkieten. Bisitari gehienak Nafarroa, Gipuzkoa, Bartzelona, Madriletik joandakoak ziren. Estatukoak, guztira, 5.741 bisitari izan ziren, eta atzerritik joandakoak, berriz, 334 izan ziren. Haien artean frantsesak nabarmendu ziren. 

Erlazionatuak