Olaia Eizagirre / Irati Igoa

"Igandeko Altsasuko finalak oso gogorrak izango dira"

Maider Betelu Ganboa 2022ko eka. 17a, 13:00

Igandean Nafarroako Foru Komunitateko Paleta Goma Torneoko final handiak jokatuko dira 12:00etan Altsasun, eta hiru finalista sakandar daude: Irati Igoa, Olaia Eizagirre eta Naroa Otxoa

Igandean palista onenak lehiatuko dira II. Nafarroako Foru Komunitateko Paleta Goma Torneoko txapel preziatuen zain. Hiru final daude jokoan: Kadeteetan Aroa Arrosagaraik eta Amaia del Riok Uxue Urgoiti eta Maialen Bengoetxea izango dituzte aurkari; 22 urtez azpiko finalean Naroa Otxoa eta Olaia Eizagirre etxarriarrek Juncal Quevedoren eta Olaia Sarasibarren kontra jokatuko dute; eta elite mailako finalean Irati Igoa etxarriarrak eta finalerdian lesionatu zen Uxue Murillo ordezkatuko duen Paula Gorostiagak Amaia Espinal eta Laura Saez Arzamendi izango dituzte aurkari. Sarrera dohainik da, eta elite mailako partida zuzenean eskainiko du Navarra Televisionek.

Final estu, gogor eta borrokatuak espero dituzte Irati Igoak eta Olaia Eizagirrek.