Egungo trenbide azpiegitura modernizatzeko eskatuko dute Madrilen

Guaixe 2022ko eka. 22a, 13:00

Kongresuan egindako bilera. UTZITAKOA

Arabako eta Nafarroako udal eta kontzejuetako ordezkariak, besteak beste, trenbide sareaz ariko dira gaur, Espainaiko Kongresuko batzorde batean. 

Kongresuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Batzordea Batzordeko PSOE, Podemos, Ciudadanos eta EH Bilduko parlamentariekin gaur bilera izan dute Arabako eta Nafarroako hainbat toki erakundetako hamahiru ordezkarik. Bileran lau hautetsi sakandar ere egon dira: Oihana Olaberria Jaka, Arakilgo alkatea, Aitor Larraza Carrera, Irurtzungo alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza, Lakuntzako alkatea eta Silvia Marañon Chasco, Etxarri Aranazko alkatea. 

Madrilen Burgos-Gasteiz-Iruñea-Zaragoza trenbide sarea hobetzeko eta egokitzeko informazio azterlana egiteko aurrekontu partida lehenbailehen exekutatzeko beharra aldarrikatu dute. Izan ere, aurtengo Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasota dagoen 200.000 euroko partida bizkor gauzatzeko eskatu dute, trenbide azpiegiturak hobetzeko eta egokitzeko informazio azterketa bat idazteko. Kongresura joan direnen iritziz egungo trenbidea hobetzea Abiadura Handiko Trena egitea baino onuragarriagoa da. Eta AHT egitasmoen gaineko “kezka” adierazi diete parlamentariei.