Arakilgo Udalak Egiarretan dagoen eraikin erromanikoaren ingurua txukundu eta ordenatzeko asmoz proiektua landu du. Egitasmoan jaso denez, ermitaren ekialdean eta mendebaldean, errepidearen kontra, aparkalekuak eginen lirateke. Gainera, ermitatik gertu, egungo espazioa handitzea eta aurrealdean zabalgune berde handi bat sortzea proposatzen da. Horretarako, lurra berriro profilatu beharko litzateke, eta materiala eman beharko litzateke. Horrela espazio nibelatuagoa lortuko litzateke eta bere erabilera erraztuko luke. Eremu hori mugatzeko, tamaina jakin bateko 12 harri jartzea aurreikusten da, Arakilen dauden kontzeju adina. Horiek ermitaren ekialdean leudeke eta menhirren moduko horiek plaza bat mugatuko lukete.