Ardantzeta industrialdeak 460.000 metro karratu izanen ditu

Guaixe 2022ko uzt. 13a, 11:32

Ardantzeta industrialdean dagoen kokatu den aurreneko lantegia. ARTXIBOA

Udalak ez du gehiago garatu nahi eta foru administrazioa ados dago.

Etxarrenen 456.000 metro karratu gordineko industrialdea egiteko 11.600.000 milioi bideratuko ditu foru administrazioak. Hala jakinarazi zuen Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrena bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak apirilaren 4an. 

Tamaina horretako industrialdearekin ados dago Arakilgo Udala, eta ez du gehiago handitu nahi. Oihana Olaberria Jaka alkateak azaldu duenez, “handiagoa neurrigabea litzateke. Gainera, lur horiek abeltzaintza eta nekazaritzako ekoizpen lurrak dira gaur egun”. Alkateak azaldu duenez, Udalez Gaindiko Sektore Proiektuak industrialdea azalera horretara mugatuko du. Olaberriak esan duenez, “ez dugu metro asko eta ez dugu lanpostu gutxi sortuko dituen logistika eremurik nahi. Kutsakorra ez den eta lanpostuak sortzen dituen industria jarduera lehenesten dugu”. Alkateak ziurtatu duenez, foru administrazioa “haien planteamenduei guk emandako erantzunak entzuten ari da”. 

Aristrain
Nafarroako Gobernuaren esku daude garai batean Aristrainenak ziren milioi bat metro karratuko lurrak. Olaberriak esandakoaren arabera, geroz, Harivenasa enpresa kokatu den zatia da garatuko dena bakarrik. Alkateak gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak Arcelor Mittalengandik lurrak eskuratu eta han industrialdea jartzeko erabakia hartu zuenean Arakilgo Udalarendako eta arakildarrendako erabakia “inposizioa” izan zela. 

Erlazionatuak