Sekula lehortzen ez ziren iturriak lehortu dira. Gauza bera gertatu da ur baltsa batzuekin ere, esaterako, Bardoitzakoarekin. Artzain batek baino gehiagok atera behar izan du ardiren bat baltsetatik. Ura edatera sartu eta lokatza besterik ez dagoenez batzuetan, ez aurrera ez atzera gelditu dira animaliak. Bestalde, lehorte eta beroaldi egoerak behartuta, hainbat ganaduzale azienda saltzeko prest omen dago.