Atzo izan zuten lehenengo bilera Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, Udal eta kontzejuen federazioak eta 0-3 plataformak. Hezitzaileek diote greban hasi zirenean baino baldintza okerragoetan abiatu dela ikasturtea. Langileek uste dute irtenbidea zikloa arautuz etorriko dela. Aurkeztuko den Lege proposamenari zuzenketak proposatuko dizkiote. Bileratik atera ondoren Eiderrek adierazpenak egin zituen.