Alberto Barandiaranen liburuaren aurkezpena, Arbizun

Guaixe 2022ko ira. 20a, 10:57
Alberto Barandiara Amillano 'Gurea falangista zen' liburuaren Altsasuko aurkezpenean.

'Gurea falangista zen' liburuaren inguruko hitzaldia emanen du kazetari eta idazle altsasuarrak irailaren 30ean, ostirala. 

Alberto Barandiaran Amillanok kazetaritza ariketa bat egin du Gurea falangista zen liburuan familiaren historian bidaiatuz. Liburua idazteko "beharra" sentitu zuen. Barandiaran Altsasuko familiaren oinarrietara joan da, gerra garaira, eta hausnarketa sakona eta ausarta egin du. Irailaren 30ean, ostirala, 18:30ean, Arbizuko liburutegian liburuaren aurkezpena eginen du.

Erlazionatuak