Dagoeneko Mintzakideko hamabi talde sortu dira

Guaixe 2022ko aza. 1a, 14:58
Altsasun egindako Mintzodromoan euskara praktikatzen. ARTXIBOA

Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Ziordian daude euskara praktikatzeko taldeak, baina beste edozein herritan ere sor daitezke, izen ematea zabalik baitago; dohainik da.

Euskara herrian bertan praktikatu eta, bide batez, jendea ezagutzeko aukera eskaintzen du Mintzakide programak. Hainbat arrazoirengatik sakandar askok ez dute euskara erabiltzeko aukerarik edo ohiturarik; izan daiteke ikasten ari delako, ohituragatik beraien etxean edo lagun artean hitz egiten ez dutelako, ikasitakoa ahaztu duelako… Mihiari herdoila kendu eta euskaraz hobe hitz egin nahi dutenek Mintzakiden izena emateko aukera dute. 

Programa horrek hizkuntza praktikatzeko jende talde txikiak sortzen ditu, lauzpabost lagun. Haietako batek euskara gehiago daki eta bidelagun gisa aritzen da praktikatu nahi dutenekin. Taldekideen nahiaren arabera toki batean edo bestean elkartzen dira: elkarte, taberna, kafetegi, zinema, edota mendian edo paseatzen. Guztiei eskatzen zaien bakarra da astean behin ordu batez euskaraz hitz egitea da. Izen ematea dohainik da. Aukera baliatu nahi duenak 600 482 024 telefonora Whatsapp mezua bidali edo sakana_mintza@aek.eus e-posta helbidera idatzi dezake. Sakanan euskara praktikatzeko talde gehiago sortzeko lanean daude sustatzaileak. 

Sakanako Mintzakide taldeak
Herria Eguna Ordua Tokia
Irurtzun Asteartea 18:00 Iratxo elkartea
  Osteguna 09:00 Pikuxar
  Ostirala 19:00 Pikuxar
Uharte Arakil Ostirala 17:30 Amaia okindegi kafetegia
Lakuntza Asteazkena 18:30 Jubilatu elkartea
Arbizu Asteazkena 18:00 Kiroldegiko taberna
Etxarri Aranatz Ostirala 19:00 Xapatero taberna
Altsasu Astelehena 10:00 Gure Etxea eraikina
  Astelehena 16:00 Gautxori taberna
  Osteguna (euskalkia) 20:00 Lezea Taberna
  Ostirala 09:00 Kaixo taberna
Ziordia Ostirala 16:00 Liburutegia
Erlazionatuak