Ana Sanchez egoten da ere haiekin. Euskaraz praktikatzeko programaren denboraldia hasi da.
1. Zer da Mintzakide?
Amaia: Mintza horrek esanahia du: mintza eta kide. Euskaraz hitz egiteko toki batean biltzen garen kide edo pertsona batzuk.
2. Zergatik parte hartzen duzue?
Igor: Gutxienez Ziordian, momentu batean, euskaraz lasai egin ahal izateko. Momentu jatorra da, lasaia, leku eroso batean.
3. Zenbat denbora daramazue parte hartzen?
Eneka: Bost edo sei urte. Ni hasi nintzenerako taldea sortuta zegoen; gehiago izan daiteke.
A.: Zazpi edo zortzi urte, bai. Urte dezente dira. Ziordian sortu zen lehenengo taldea izan zen. Hasieran beste talde bat zegoen, tabernan biltzen zena.
I.: Ni tabernako taldean egoten nintzen. Azkenean, tabernan beste fundamentu bat zegoen. Jendea etortzen eta joaten zen.
A.: Hemen lasaiago gaude.
4. Zenbat mintzakide biltzen zarete?
A.: Orain arte sei biltzen ginen, orain lau edo bost bilduko gara.
E.: Aurreko urtean taldea handitu behar zen. Bi edo hiru etorri ziren eta, azkenean, lanagatik eta abar ezin izan zuten. Jarraian sei egon gara.
5. Zer egiten duzue?
E.: Liburutegian biltzen gara eta euskaraz hitz egitera etortzen gara, zerrenda bat egiten dugu eta bertan aste bakoitzean postrea ekartzea nori tokatzen zaion banatzen dugu. Orduan, beti elkartzen gara postrearen eta kafearen inguruan. Errezetak elkarri pasatzen dizkiogu...
A.: Gastronomiaren inguruko hiztegia asko lantzen dugu.
6. Eta zertaz hitz egiten duzue?
A.: Denetarik. Politika, munduari buruz, gertatzen diren gauzak... Inprobisatzen dugu.
E.: Edozein gai lantzen dugu. Postreak, herrian zerbait gertatzen bada horri buruz hitz egiten dugu, seme-alaben heziketari buruz ere hitz egiten dugu. Seme-alabak ditugunez eta askotan ateratzen diren gaiak dira.
7. Noizbait ekimenen bat gehiago egitea pentsatu duzue?
A.: Mintzakide programak Sakana mailan antolatzen ditu. Arduradunak informazio bidaltzen digu eta izena emateko animatzen gaitu, baina, egia esan, ez gara animatu.
I.: Askotan komentatzen dugu asteburuan zer dagoen eta parte hartzeko aukera.
8. Zergatik da garrantzitsua horrelako programa bat?
E.: Ziordia bezalako herri batean aukera ematen dizu beste pertsona batzuekin euskaraz harremantzeko, agian pertsona batekin joera duzu gaztelaniaz hitz egiteko, eta mintzakideri esker berarekin euskaraz egiten hasten zara. Praktikatzeko toki gehiagorik ez daukan jendearentzat egokia da.
9. Zuen euskararen erabilera aldatu da?
A.: Gure artean bai. Igorrekin, adibidez, ez genuen euskaraz hitz egiten, eta orain bai.
10. Gehiagotan biltzea pentsatu duzue?
A.: Ez. Tarte honekin nahikoa dugu. Norbaitek proposatuko balu beste ordu eta beste toki bat ongietorri izango zen. Liburutegian ordu hau lasaiena izaten da, eta horregatik jarri dugu ostiraletan 16:00etatik 17:00etara. Beste talde bat aterako balitz arrakasta izugarria izango litzateke Ziordia baterako. Edo jende gehiago animatzen bada ere.
11. Mintzakide izan nahi duenak zer egin behar du?
A.: 600 482 024 telefonora deitu. Idoiak hartuko du, Mintzakideko arduraduna. Whatsapp mezua bidaltzeko aukera ere badago. Ziordiako taldera etortzeko telefono horretara deitu edo liburutegira etorri.