2022ko Udako argazki lehiaketaren irabazleak

Guaixe 2022ko aza. 3a, 11:00

Amaia Iparragirre Mendiak, Amaia Abucyde Aylagasek eta Juan Carlos Irigoyenek irabazi dituzte Guaixe Fundazioaren 2022ko Udako argazki lehiaketaren sariak.

Argazki lehiaketaren epaimahaiaren saria, Antzuolako Ibarre Landetxean bi gau bi lagunentzat, Amaia Iparragirre Mendiak irabazi zuen; bigarren saria, Komunitatearena, Errigora kutxa bat, Amaia Abucyde Aylagasendako izan da; eta, azkenik, parte hartzaileen artean egindako zozketaren irabazlea Juan Carlos Irigoyen izan zen, Halcon Viajesen eskutik 50 eurotako opari txartelarekin. Zorionak!