Sakanan euskararen bilakaerarekin kezkatuta dauden hainbatek, Sakanako Euskaltzaleon Sarea abiarazi dute. Talde irekia da, eta bertan parte hartzeko aski da euskaltzalea eta euskalduna izatea. Aurkezpenean izan ziren Erkuden Barandiaran Goñi eta Urko Aierbe Sarasola.