EHEn 'Egia, aitortza, erreparazioa' emanaldiak

Guaixe 2022ko aza. 21a, 10:28

Abenduaren 1ean, osteguna, Altsasun eta abenduaren 2an, ostirala, Etxarri Aranatzen, Euskal Herrian Euskarazen 'ANTI' film laburraren eta bizipenen bilduma bideoaren emanaldia izanen da. 

Altsasun Euskaraz! lelopean Altsasuko Euskal Herrian Euskarazek zenbait ekimen egin ditu udazkenean zehar, eta programa ixteko abenduaren 1ean, osteguna, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean, EHEn Egia, aitortza eta erreparazioa emanaldi eta solasaldi zikloa izanen da; ANTI film laburraren eta euskaraz hitz egiteagatik zigorrak edo arazoak izan zituztenen Bizipenen bilduma bideoaren emanaldia eta solasaldia izanen dira. Abenduaren 2an, ostirala, 19:30ean, Egia, aitortza eta erreparazioa zikloa Etxarri Aranazko Gaztetxean izanen da. 

ANTI film laburrak Anti film laburrak 1921eko neguan Bizkarsorora Parisetik iristen den maistraren eta haurren ingurukoak kontatzen ditu: Herriko umeek euskaraz besterik ez dute egiten eta maistrak, aldiz, frantsesez baino ez. Josu Martinezek zuzendu zuen lana eta aktore nagusiak Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé eta Ximun Fuchs dira.