AHT ibilbide proiektua

Parlamentuan tren publiko eta sozialerako proposamena aurkeztuko dute

Guaixe 2023ko ots. 9a, 11:35

Nafarroa Trenaren Alde plataformako kideek emandako prentsaurrekoa. ARTXIBOA

Burgos, Araba eta Nafarroako gaur egungo trenbidearen azterketaren ondorioak eta hartan oinarritutako proposamena azalduko diete parlamentariei.

Nafarroa Trenaren Alde plataformak ondu duen azterketa eta proposamena Nafarroako Parlamentuko Lurralde Kohesio Batzordean aurkeztuko du bihar. Abiadura Handiko Trena egin beharrean gaur egun dagoen tren plataforma baliatu egokitu eta moldatzea proposatzen du plataformak. Horrela, trenbide bikoitza sartu eta trenak goi abiaduran ibiltzeko aukera izanen lukeetela ziurtatu dute plataformatik. Gainera, horrela lurraldea egituratuko litzatekeela uste du, herrietan geralekuak berritu edo zabaltzeko aukera emanen lukeelako. 

EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek eskatu dute plataformako kideen agerraldia. Plataformako hiru kidek hartuko dute hitza 09:15etik aurrera. Batetik, Jose Luis Ordoñez Fernandez, Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorren plataformen Estatuko Koordinadorako bozeramaileak, bestetik, Juan Ramon Ferrandis Breso, tren gidaria eta Pais Valencia-ko CGT sindikatuko Idazkari Orokorra eta, azkenik, Mikel Santamaria Rubio, Nafarroa Trenaren Alde plataformako kidea.

Bihar aurkezpena egiten den bitartean, Nafarroa Trenaren Alde plataformak elkarretaratzea deitu du Parlamentuaren parean, 10:00etan. Bilkurak Alternatiba dagoelako-Por un tren Público y Social leloa izanen du. 

Erlazionatuak