Nafarroa 1512 taldeko Txirri abeslariak taldea utziko du eta, aurretik, agurtzeko bi kontzertu emanen ditu, biak Sakanan. Lehenengo martxoaren 11n, larunbata, 22:30ean, izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Talde arbizuarrarekin batera Arrasateko Rebel Noise taldea eta Pineapple Sweets disko jartzaileak izanen dira.
Txirriren azken kontzertua martxoaren 18an, larunbata, izanen da, etxean, Arbizun.