Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintza eskubide unibertsalaren alde greba orokor batera deitzeko asmoz prozesua abiatu du gaur, martxoak 8, Bilbon egindako agerraldian. Zaintza negozio izateari uztea nahi dutela aldarrikatu dute. Mugimendu Feministak zaintzarako eskubidea aldarrikatuko du martxoaren 8ko mobilizazioetan eta adierazi duenez bihartik aurrera ere "Denon bizitzak erdigunean" izeneko prozesua lanean jarraituko dute, zaintzaren auzia erdigunean kokatzeko eta gaia herriz herri jorratzeko. Hortaz, herri mugimenduekin eta eragile soziosindikalekin "aliantza eta proposamen" bateratuak lortu nahi dituzte: "Borroka artikulatu bat planteatzen dugu gaurtik aurrera greba feminista orokor baterantz".
🟣Gaurko agerraldian, arratsaldean Euskal Herriko kaleetan egingo ditugun mobilizazioetan bezala, zaintzarako eskubide kolektiboa jarriko dugu erdigunean. “Denon Bizitzak Erdigunean” izeneko prozesu partekatu bati ekin nahi diogu, herriz herri eta auzoz auzo antolatuz. 👇 pic.twitter.com/BgSOGM1s6Q
— DENON BIZITZAK ERDIGUNEAN (@bizitzak) March 8, 2023