Hegazkin komertzialaren erantzun faltagatik militarrak soinu langa gainditu zuen

Guaixe 2023ko mar. 24a, 09:27

F-18 gerra hegazkina. WIKIPEDIA

Estatuan sartu eta seinalerik ematen ez zuenez, haren bila bidali zuten militarren hegazkina.

Madrilgo Torrejon de Ardozko militarren basean aire hartu zuen F-18 borroka hegazkinak soinu-langa gainditu zuen otsailaren 5ean. Zarata Arabako Lautadan, Gipuzkoako Goierrin eta Uharte Arakilen, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olatzagutian entzun zen. Jon Iñarritu eta Bel Pozueta EH Bilduko diputatuek Kongresuan gertakari horri buruzko informazioa eskatu zuten eta Defentsa Ministerioak erantzun dienez, “behar zen abiadura hartuta, Aire Defentsa Sistemako hegazkin bat aireratu zen, aire-kontrolarekin harremanetan jartzen ez zen eta erantzuten ez zuen aireontzi bat identifikatzeko. Hegazkin komertziala zen, eta, azkenean, aire trafikoko kontrolarekin harremanetan jarri zen. Une horretan, misioa bukatu eta hegazkina basera itzuli zen ".

Jazoerak kezka eta ikara handia eragin zuen Sakanan eta inguruko lekuetan, borroka hegazkinaren aterako hotsarengatik. F-18 hegazkina harrapatzera joan zen alpha scramble maniobra eginez Maniobra horren bidez, hegazkin militarrak hura botatzeko baimena ere izango luke, benetako arriskua balego.