Bi Ahizpeko zubian mantentze lanak egin dituzte

Guaixe 2023ko api. 3a, 10:00

Langilea zubian mantentze lanak egiten UTZITAKOA

Oinezkoen zubiak ibilbideak egiteko ezinbesteko azpiegitura da. Uholdeen ondoren azterketa egitea premiazkotzat jo zuten.

Bi Ahizpen Larraun ibaiaren gainean oinezkoendako zubia dago. Etxeberrira, Irurtzunera edo arrantzaleen ibilbidea egitera joateko aukera ematen du. Arakil eta Irurtzungo oinezkoendako ibilbideen ezinbesteko lotura gunea da zubia 2012ko azaroaz geroztik. Denboraren joanak eta izandako uholdeek, ordea, arrastoa utzi du azpiegituran eta egoera egokian mantentzeko lanak egin dituzte. Egitura nola zegoen aztertu, egunean jarri eta mantentze lanak egin dituzte 21,5 metro luze eta 1,5 metro zabal dituen zubian. Lanek 1.700 euro (BEZ kanpo) aurrekontua izan dute eta Etxeberriko Kontzejuaren eta Irurtzungo Udalaren arteko elkarrekikoak edo fazeriak ordainduko ditu lanak. 

Parte hartze aurrekontuen bidez irurtzundarrek erabaki zuten joan den urtean udalaren 70.000 euro mendiko ibilbideak konpontzera bideratzea joan den urtean. Irurtzungo Udalak zubian egindako lanak haren jarraipen gisa hartu ditu. 

Erlazionatuak

Ibiltariendako zubia

Guaixe 2012 aza 15 Arakil