Txakurrekin irakurtzen

Guaixe 2023ko mai. 5a, 14:39

Aurreko Irakurkide programa bateko saioa. ARTXIBOA

Maiatzaren 15ean, astelehena, Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute, Irurtzungo liburutegian.

Sakanako Mankomunitateak eta Biak Bat elkarteak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Maiatzaren 15ean, astelehenea, 18:00etan, Irurtzungo liburutegian izanen dira Biak Bateko txakurrak eta hezitzaileak. Aurretik liburutegian izena eman behar da.

Maiatzaren 30ean, asteartea, 17:00etan, Olaztiko liburutegian izanen da Irakurkide programa.

Erlazionatuak