Hector Gomez Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa buru duen Turismoaren Arloko Konferentziaren bidez, Plazaola-Sakana-Ultzamaldea eskualdean turismo jasangarritasuna sustatzeko bost milioi euro jaso ditu Cederna-Garalurrek. Elkarteak aurkeztu duen egitasmoaren bidez Plazaola-Sakana-Ultzamaldea turismo helmuga iraunkor, irisgarri eta benetako bihurtu nahi du, turismo sektorea eraldatzen eta tokiko ekonomian duen pisua handitzen lagunduko duena, landa gune txikietan enplegua sortzen eta zerbitzuak mantentzen lagunduko duena. Horretarako, besteak beste, Sakanan barnako bizikleta bidea eta Altsasuko Dantzalekuko basoan bide irisgarri bat eginen dira.
Entitate publikoen, turismo eragileen eta herritarren arteko lankidetzan oinarritutako partaidetzazko kudeaketa eredu bat ezarriko da 2023 eta 2026 urteak hartzen duen planari jarraituz. Aldi berean, baliabideen kudeaketa iraunkorra, beste jarduera batzuekiko bateragarritasuna eta tokiko nortasunarekiko errespetua ahalbidetuko duten lanak eginen dira.