Animazioa izan zen Unanun

Guaixe 2023ko mai. 17a, 11:02

Unanuko elkartean ipuin musikatuarekin gozatzen. UTZITAKOA

Ergoiena Bizirik-en emanaldiak ergoendarrak elkartu zituen.

Kirolek lehia handia sortu zioten Ergoiena Bizirik ekimenari. Ergoendarrak jardueren inguruan elkartzeko sortutako ekimenak maiatzaren 6rako zuen bere estreinako emanaldia programatuta Unanun. Baina, aldi berean, Ezkurdiaren pilota partida zegoen telebistan eta Osasunaren zaletuak beste kontu batzuetara zeuden. Hala ere, Unanuko Denok Bat elkartean 20 haur eta haien gurasoak elkartu ziren. Parean Irati Celestinok eta Amaia Elizagoienek osatzen duten Ameli bikoa, ipuin kontaketa eskaini zuena. 

Ergoiena Bizirik taldeko kideak pozik zeuden: "oso gustura egon ginen. Unanura Dorraoko eta Lizarragako haur asko joan zirelako. Horrek ekarri zuen, emanaldiaren ondoren, jendea karrikan hizketan gelditzea". 

Erlazionatuak