BTT

Javier Borrega eta Miguel Angel Ariztegui, basamortuko titanak

Guaixe 2023ko mai. 15a, 12:00
Bi lagunen besarkada, proba bukatzerakoan. KOSNER-SALTOKI HOME

Skoda Titan Desert Morocco despeditzea lortu zuten bi sakandarrek

Skoda Titan Desert Morocco (635 km, 7.000 m desnibel +) basamortuko BTT proba gogorra gainditu zuten Kosner-Saltoki Home taldearekin parte hartu zuten Javier Borrega altsasuarrak eta Miguel Angel Ariztegui iturmendiarrak. Munduko txirrindularitza proba gogorrenen artean dagoen Titan Desert osatu zuten 355 bikerren artean Borrega 44. sailkatu zen (28:04:19), eta Ariztegui 232. (40:26:52).

Kosner-Saltoki Home taldeak bere taldeko txirrindulari bakoitzak Titan Deserten egin duen kilometro bakoitzeko euro bateko dohaintza egin dio ELA gaixotasunaren kontra borrokatzen duen Luzón Fundazioari. 

Erlazionatuak

Basamortuko titanen erronkan

Maider Betelu Ganboa 2023 mai 03 Altsasu   Iturmendi