Sorionekuak egitasmoak egitaraua aurkeztu du

Guaixe 2023ko eka. 2a, 14:56

Sorionekuak egitasmoko kideak egitaraua aurkezten. AHOTSA.INFO

Garagartzaroaren 10ean, larunbatean, Iruñean garatuko da. Egun horretan "euskara nafar guztiona, Nafarroa osokoa" dela irudikatu nahi dute.

Nafarroa osotik hurbildutako euskara taldeetako eta euskalgintzako kideak aurkeztu dute Sorionekuak egitasmoak garagarrilaren 10erako prestatu duen egitaraua. “Euskararen etorkizunari ongi etorri erraldoia antolatzeko ekimeneko kideekin hainbat herritar eta eragile harremanetan jarri direla jakinarazi dute, eta guztiei eskerrak eman dizkiete. Jakinarazi dutenez, Iruñeko mobilizazioa “jaien jaia izanen da. Egunean zehar, Iruñean, egun pasa egoteko aitzakia ezin hobeak antolatu dute Bosquecillo parkean.

Sorionekuak egitaraua

Ekainak 10 larunbata
Iruñea

11:00 Tailerra eskuak egin eta margotzeko. Eskuahaldunak elkartea. Bosquecillo.

11:00-14:00 Puzgarriak eta gazteendako jolasak.  Bosquecillo.

11:30 Erraldoien kalejira.  Bosquecillo.

12:00 Topadantzak.  Bosquecillo.

12:00 Dj bermuta. Laba.

12:30 Gora bihotzak! Haurrendako ikuskizuna. Bosquecillo.

13:00 Kantuz.

14:00 Herri bazkaria. Arrano elkartea.
Erreserbak: 626 25 25 40ra whatsapp mezua bidali.

16:30 Igandea txaranga. Bosquecillo.

17:30 Herri mobilizazioa. Antoniutti.