Merkataritza guneetako lokal hutsen lanketa zeinek eginen duen zehaztuta

Guaixe 2023ko uzt. 17a, 11:32

Irurtzundarrak San Martin eta San Migel kaleetan. ARTXIBOA

Bere egitekoa izanen da ibarreko merkataritza guneetan hutsik dauden lokalak identifikatu, kudeatu eta hobekuntzak egitea.

Sakanako hamabost udalek, Sakanako Mankomunitateak eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak (SDOZE) ibarreko merkataritza laguntzeko eta bultzatzeko plana egin zuten 2023an. Planak sei arlo eta hamahiru ekintza ditu, eta haietako bat merkataritza guneetan hutsik eta zaindu gabe dauden lokalei erreparatu die. Ekintza horren bidez lokal horiek identifikatu, kudeatu eta horien kanpoaldeak hobetu nahi dituzte, betiere merkataritza gune horien itxura hobetzeko eta erakargarritasuna handitzeko. Izan ere, merkataritza gune horiek mobilizatzea eta zirkulazioan jartzea bultzatu nahi dute, haietan negozio berriak abian jartzea sustatze aldera. 

Lan hori emateko Sakanako Mankomunitateak deialdia egin zuen eta jasotako eskaintzak aztertu ondoren lana Siadeco enpresari ematea erabaki du. Kooperatibak lanaren truke 59.334,99 euro (BEZ barne) jasoko ditu. Siadecok bere egitekoa 2024ko garagartzaroaren 24rako despeditu beharko du. Jarduera horrek joan zen urtean ondutako plangintzak Next Generation funtseko dirulaguntza du, ekintza zehatz horretarako 61.170,1 euro daude. 

Erlazionatuak