Lehorteak kalte handia egin zion lehen sektoreari joan zen urtean, bereziki abeltzaintzari. Udaberri akaberan mendira azienda igo zuten abeltzain askok garilerako, atzera ere, bordetan edo haien inguruko larreetan zituzten; aziendarendako mendian ez belarrik ez urik ez zegoelako. Lehorteak soka luzea du. Abeltzainek joan zen urtean behar bezain beste belar edo bazka jaso ez zutenez, larri iritsi dira 2023an. Horregatik, esaterako, hainbat abeltzain martxoan ereindako belarra mozten hasi ziren, aziendarendako bazka ez zutelako. Bestela, ereindako belar soroetako zati bat itxi, eta han azienda larratzen izan zuten beste batzuek.
Klimak aurten lagundu du, eta beharrezko belar mozketak egiteko aukera izateaz aparte, bazkarako artoa ere oparo dator. Eta mendian belarra eta ura badu aziendak.