Vuelta Sakanatik pasa da

Guaixe 2023ko ira. 11a, 13:57

Iruñetik abiatu zen etapa, eta Lizarraldeatik barna ibili zen, Lizarragako portutik Sakanara heltzeko. Gure Eskuk eta Nafarroa Berriz Altxak eskatu moduan, Nafarroako eta Euskal Herriko ikurrekin atera ziren herritarrak errepidera. Hiriberrin ongi etorri handia egin zioten Imanol Erbiti herrikideari.