Binakako Txapelketa bailitzan aritu ziren lau pilotariak, zuten onena eskainiz, Burunda ia bete zuten pilotazaleen zoramenerako. Ezkurdia eta Zabaleta gailendu ziren, hiru tantoko aldearekin. Hasierako jaialdian Exposito eta Arbizu izan ziren finenak. Pilotazaleen artean Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea zegoen, ikusmin handia sortu zuena.